Egonaldi Ekologikoak

IBAIGUNE BARNETEGIAN

Gaur egun euskara dakien jendetzaren kopurua haundituz doa, baina eskualde askotan, naiz eta gehienek euskaraz jakin. ez da erabiltzen. Nola estimula daiteke euskaraz dakienak gehiago erabil dezan?.

Beste alde batetik, ez dago zertan ukatu behar, zahartzaroaren egoera larria izaten dela, baina ondo antolatuta aberasgarria izan daiteke norberarentzat eta ingurukoentzat. Zahartzaroan diren gizakiei begirunea zor zaiela ikusita, eta horren inguruko hausnarketa sakona eginik, proiektu hau antolatu dugu. Euskera prestigiatu egin behar da eta jubilatuon ejenploa garrantzitsua da gaztetxuentzat. Laburbilduz, gaur egun, hirugarren belaunaldikook zeregin handia daukagu gazteen nondik norakoan.

Gogoeta hauetan finkaturik PROGRAMABAT, antolatu dugu. BI HELBURU NAGUSI, elkar loturik, daude bertan:1) Euskalgintza sustatu. 2)Jubilatu ondoren, ongizate psikologikoa lortu.

Estimulaziorik sakonena, subjetibitatetik sortzen da. Subjetibitatea mentalizazioaren bitartez eraikitzen da.

Dinamika hauek taldean sortzen dira, ekintza eta gogoetak garatzerakoan. Mentalizazioaren dinamikan, Hizkuntza eta Hizkera dira gakoak..


Jubilaziorako gertatzeko aroan, ekintzak, hitzaldiak eta gogoetak, jardunaldi batzuetan, euskeraz eskeintzen ditugu.


Programa hau lantzeko, Ibaigune Hotelean, giro egoki batean, ekitaldiak aintzineratzen dira. Ingurugiro euskaldun eta naturalean, taldeko bizitza, egokia izango da, ez bakarrik euskara lantzeko eta indartzeko, baizik eta euskeraz mentalizazio prozeduraren esperientzia bizitzeko. Egun batzuetan euskeraz pentsatu eta hausnartu mentalizazio prozedura garatzeko. Eta baita ere, bizitzaren hurrengo etapan euskeraren erabilera antolatzeko.


Sustatu nahi duguna:

MENTALIZAZIOA EUSKERAZ

EKOLOGISMOA

KONTZIENTZIA SOZIALA

INTELIGENTZIA ESPIRITUALA

Gure jardunaldietan, solasaldiak, ekintza desberdinak eta hausnarketarako saioak egingo dira

GAI HAUEK 11 ETA 20 TARTEKO TALDETAN AZTERTUKO DIRA, IBAIGUNEN, URDAIBAIN, ANTOLATUTAKO JARDUNALDIETAN


Bertan, ikustaldietan, herri guztiko euskaldunekin harremanetan jartzeko aukera izango da. Gainera Madariaga Dorretxea bezalako erakundeekin (AZTI, BIRD CENTER) ingurugiro naturala zaintzeko sortutakoak, ezagutzeko unea izango da.

Elkarren artean egun batzuk bizitzea, eta ariketa jolasgarri baten bat egitearen esperientziak konfiantzazko erreflexio eta mentalizazioa bultzatzen laguntzen du. Horrela ere, euskeraren inguruko ikuspegia lantzen da,hala nola, euskararen mundua sendotzeko estrategiak pentsatu, landu eta planifika daitezke norberaren bizitzan.

Bi hiletik behin, 48 orduko, lau Jardunaldi izanen dira.

Jardunaldietako eskema

Lehenengo eguna:

Arratsaldeko seiretan heldu. Ordu bateko hitzaldia. Afaria eta ostekoa (kanta, dantzak) Bigarren eguna:

Goizean: Ordu eta erdiko hitzaldia. Ibilaldia. Taldeko elkarrizketa

Arratsaldean: Taldeko elkarrizketa. Ordu eta erdiko hitzaldia

Afaria eta ostekoa (kanta, dantzak)

Azkeneko goiza:

Ibilaldia. Gogoeta taldeka. Hitzaldia. Bazkaria 15h etxera

Hurrengo gai hauek eztabaidatuko dira


- Attachment edo atxikimendu motak
- Atxikimendu segurua eta erregulazio emozionala.
- Oreka psikologikoa zahartzaroan.
- Bizi zikloaren urratsak
- Jubilazioa, bizi zikloaren trantsizio etapa, eta belaunaldien arteko komunikazioa.
- Mentalizazioa, Mindfullness, Bizierak eta Osasuna, Errelajazio metodoak.
- Sinismena zaharrak gaurkoratuz.

Hurrengo arlo hauek jorratuko dira: Idazketa Kreatiboa Narratiba motak eta atxikimendua. Idazketaren antolamendua Digitalizazioa eta euskal idazketa Jubilaziorako plana euskalgintzan.